Administrazio zerbitzuak.Legelari Nagusia
Egitekoei dagokienez, bere agindupean zuzenean, langune hauek daude:
Zerbitzu Juridikoak
Legelari nagusiak, Eduardo Mancisidor jauna Idazkaritza Nagusiko arduradun delarik, laguntza eta aholku zerbitzua eskaintzen du Mahaian eta Bozeramaileen Batzordearen bileretan.
Legelarien Kidegoaren eginkizun nagusiak hauek dira: ponentzietan eta batzordeetan aholkularitza juridiko eta teknikoa eskaintzea, ponentzia eta batzorde horien txostenak eta irizpenak idaztea, haietan erabakitako irizpideei jarraituz, eta azkenik batzordearen erabakiak aktan jasotzea (Legebiltzarreko Araudiko 32.2. artikulua).
Gaur egun hauek dira zerbitzu juridikoak osatzen dituzten legelariak: Eduardo Mancisidor, Alberto Figueroa, Josu Osés, Andoni Iturbe eta Montserrat Auzmendi.
Legelari Nagusiaren Idazkaritza Unitatea
Erregistro Orokorraz arduratzen da, bai eta Idazkaritza Nagusiaren jarduerek sortzen dituzten prozesuei laguntza administratiboa emateaz ere. Unitate horretako burua Pilar Zubizarreta.
Protokolo, Prentsa eta Laguntza Zerbitzuen Atala
Honako eginkizunak ditu: Legebiltzarreko organoen ordezkaritza-jarduerak burutzea, komunikazio instituzionala bideratzea, osoko bilkuretara egiten diren bisitak kudeatzea, etortzen diren bisita ofizialei eta taldeen bisitei harrera egitea eta bisita horiek antolatzea, bidaia eta ekitaldi protokolarioak antolatzea, eta prentsarekiko harremanez arduratzea. Atal honetako burua Elena López de Arechabaleta.
Atal honi zuzenean lotuta bi unitate hauek daude:
- - Edizio eta Fotokopia Unitatea.
- Argitalpen ofizialak eta bestelako legebiltzar-testuak inprimatzen eta argitaratzen ditu. Unitate horretako burua José María Millán.
- - Mandatarien Unitatea.
- Langile hauek jendeari batetik bestera joaten laguntzen diete, eta barruko eta kanpoko dokumentazioa jaso eta batetik bestera eramaten dute bai administrazio-eraikinean bai legebiltzar-eraikinean. Legebiltzarrean egiten diren protokolozko ekikitaldietan ere laguntzen dute, ekitaldi horietan giza baliabideak eta baliabide materialak behar bezala eratuta egon daitezen ziurtatuz. Unitate horretako burua Mikel Mariezkurrena da.
Segurtasuna Koordinatzeko Atala
Pertsonen eta egoitzen segurtasunaren arduraduna da. Atal horren burua Agustín Elorza da.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master





