Kanpo harremanak.Hitzarmenak

Edukira joan

Hitzarmenak

Beste administrazio publiko batzuek bezala, Eusko Legebiltzarrak hainbat hitzarmen ditu sinatuak hainbat erakunderekin, elkarren intereseko alorretan lankidetzan aritzeko.

Helburua lankidetza-esparru iraunkor bat ezartzea da, baliabideei probetxu handiagoa ateratzeko eta hitzarmena sinatzen duten erakundeek gizartean hedapen handiagoa izateko.

Gaur egun Eusko Legebiltzarrak lankidetza-hitzarmenak ditu sinatuak Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin. Hitzarmen horietan bi aldeek erabakitako alorretan ekimenak garatzeko aukera jasotzen da. Hona alorrok: "liburutegiak, informatika, edizio zerbitzua, politika eta administrazio zientzia, zuzenbidea, soziologia, antropologia, historia, hizkuntzalaritza eta telebista errealizazioa..."

Era berean, eta lankidetzarako asmo berberarekin, Eusko Legebiltzarrak hitzarmenak sinatu ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin, Euskaltzaindiarekin edo Santxo Jakintsua Erakundearekin.

Lehendakaritza
Parte hartu: Parte hartuParte hartu: Harpidetu zaitez
Azken Osoko bilkura: Transkripzioa (dokumentua pdf formatuan)Azken Osoko bilkura: Erabakiak (dokumentua pdf formatuan)
Erakusketa: Biktimak
MediaWebgunea: Kristalezko kuboak, denbora pasatzekoak, ikus-entzunezkoak eta bestelakoak...
Hauteskundeak: Hauteskunde Batzordea - Junta ElectoralHauteskundeak: Hauteskunde Prozesuak

© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua

Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz

Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06

Web master