Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Kanpo harremanak.Arbitraje batzordea

Edukira joan

Arbitraje batzordea

Autonomia Estatutuko 39. artikuluak honela dio: "Komunitate Autonomoaren eta Herrialde Historiko bakoitzaren instituzioen artean sor daitezkeen liskarrak arbitro batzorde baten erabakiari menpetuko zaizkio..."

Batzorde hori garatu eta taxutzeko egin zen 13/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Ebazpen Batzordea arautzen duena.

Arbitraje Batzordeak Eusko Legebiltzarrean du egoitza eta honako hauek osatzen dute: Lehendakaria, egun Euskadiko Justizia Epaitegi Goreneko Lehendakaria dena, eta sei kide, hiru Eusko Jaurlaritzakoak, eta Foru Diputazio bakoitzetik bat, Batzordeari izaera paritarioa eman nahiz.

Arbitraje Batzordeak, bera arautzen duen legean ezartzen diren prozeduren arabera, honakook ebatzi behar ditu:

  1. Eskumen arazoak, proiektu edo lege-proposamen edo foru-arauren baten kariaz gatazkatsu gertatzen diren autonomi edo foru eskumenen titularitateari buruz erabakitzeko.
  2. Eskumen gatazkak, positiboak nahiz negatiboak izan baitaitezke, Eusko Jaurlaritzaren edo foru-diputazioen ustez, xedapen, ebazpen edo ekintza batek legez ezarrita dagoen eskumen-ordena errespetatzen ez duenean.

© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Biktimak
MediaWebgunea