Gu ezagutzeko.Araudia
VII IDAZPURUA. - LEGEBILTZAR-ZAINGOAZ
I ATALBURUA. - LEHENDAKARIAREN IZENDAPENAZ
128.Atala
- Eusko Legebiltzarra berritu dedin bakoitzean eta Jaurlaritza-Legearen arauera Lehendakaria hautatu beharra izan dedin beste guztietan, Legebiltzarreko Lehendakariak, Mahaiari eta Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, Lehenda-karia aukeratzeko Osoko Bilkura egingo deneko eguna zehaztuko du.
- Legebiltzarrean ordezkariak izan ditzaten Politika-Taldeek, bakoitzak bere Legebiltzar-Taldearen bidez, hautagai-saloak aurkeztuko dizkiote Legebiltzarreko Mahaiari, Osoko Bilkura egin baino 72 ordu lehenago gutxienez.
- Bilkura Idazkaritako batek aurkeztutako hautagaien izenak irakurriz hasiko da. Ondoren, hautagaiok, 90 minututako aldi baten gehienera, eratu nahi luketen Jaurlaritzaren egitasmo-aren xede nagusiak agertuko dituzte.
- Gero Legebiltzar-Talde bakoitzaren izeneko batek eskuhartuko du, bakoitzak hogeitamar minututan gehienera.
- Aurkeztutako hautagaiek Taldeen izenekoei erantzun ahal izango diete, bakoitzak hogeitamar minututan gehienera. Taldeen izenekoek hamar minututako ihardespena egiteko eskubidea izango dute. Ondoren, Bilkura eten egingo da, Mahaiak boto-emanketa egiteko birrekingo zaioneko ordua jartzen duela.
129.Atala
- Bilkurari birrekin, eta boto-emanketa egingo da.
- Legebiltzarrean erabateko gehiengoa lortu dezana aterako da Lehendakari.
- Hautagaietako inor erabateko gehiengora iristen ez bada, boto-emanketa hogeita lau ordu igaro ondoren berriz egin eta hoietan boto gehien atera dezana izendatuko da Lehendakari.
- Boto gehien dituzten hautagaien arteko boto-berdintasuna gertatuz gero, Legebiltzarreko Lehendakariak hogeita lau ordu ondoren beste boto-emanketa egiteko deia egingo du. Boto-emanketa hori esandako hautagai hoiei buruzkoa baino ez da izango.
- Berriz ere boto-berdintasuna gertatuz gero, Legebiltzarreko Lehendakariak, Mahaiarekin eta Taldeburu-Batzordearekin, hurrengo boto-emanketak egingo direneko Legebiltzarraren Bilkuretarako egunak izendatuko ditu.
- Lehendakaria aukeratu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Erregeri jakinaraziko dio, izendatu dezan.
130.Atala
Legebiltzarrak Lehendakaria izendatu ez dezan artean, Gai-Zerrendan ezingo da beste arazorik sartu, Legebiltzarreko Mahaiak eta Taldeburu-Batzordeak ohizko ez bestekotzat eta presa larrikotzat jotako arrazoiek besterik eskatu dezatenean salbu.
131.Atala
Legebiltzarrari Lehendakaria hautatzeko deia egin zitzaionetik hirurogei egunetako aldia igaro eta hautaketa egin ez bada, Lehendakari-Baiteangoak zio eta guztizko Dekretoz Legebiltzarra ezabatuta gelditzen dela aldarrikatu eta Auto-nomia-Elkarteko mugartean Hauteskunde Nagusi berriak egin daitezeneko deia egingo du, Jaurlaritza Legearen 51garren atalean agintzen denez.
132.Atala
- Urteko lehenengo bilkuraldia hasterakoan Legebiltza-rraren Osoko Bilkurak Jaurlaritzaren orotariko politika-bideei buruzko eztabaidaketa egingo du, Jaurlaritza-Legearen 43garren atalak agintzen duenez.
- Eztabaidaketari Jaurlaritzako Lehendakariak esku-hartuz ekingo zaio, ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak bilkura hogeita lau ordu baino gehiagokoa izango ez den aldi baterako geldiarazi ahal izango du. Hori eginez edo aldi hori igaro ondoren, LegebiltzarTalde bakoitzaren izeneko batek eskuhartuko du hogeitamar minututan gehienera.
- Jaurlaritzako kideek eskatu hainbat aldiz eskuhartu ahal izango dute. Taldeen izenekoei banaka erantzun diezaietenean, hoiek hamar minututan ihardesteko eskubide izango dute. Jaurlaritzako kideek Taldeen ordezkariei batean erantzuten badiete Talde bakoitzekoak hamar minutuz ihardesteko eskubidea izango du.
- Eztabidaketa bukatu ondoren, eta inolako boto-ematerik gabe, Lehendakariak Bilkura bukatutzat joko du.
133.Atala
- Halaber, Jaurlaritzak eskatu edo Mahaiak, hiru Legebiltzar-Talderen edo Legebiltzarkideen herenaren arioz, Taldeburu-Batzordearekin elkar hartuta erabaki dezanean ere, egin ahal izango dira Jaurlaritzaren politika-ihardunari buruzko orotariko eztabaidaketak.
- Eztabaidaketa bukatu ondoren, hogeitamar minututako aldia hasiko da Legebiltzar-Taldeek Mahaiari erabaki-saloak aurkeztu ahal izan diezaizkioten. Mahaiak eztabaidaketaren gai den arazoari egokitu eta berebaitan Jaurlaritzarekiko uste onik edo gaitzespenadierazpenik ez daramatenak onartuko ditu.
- Onartutako saloen aldezpena gehienezko hamar minututako aldian egin ahal izango da. Bakoitzaren aldezpenaren ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak iraupen berdineko aurkako txanda eman ahal izango du. Eztabaidaketa bukatu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak saloak bototara jarriko ditu, aurkeztu direnaren hurrenkera berean.
I SAILA. - ITAUNEZ
134.Atala
Legebiltzarkideek bere Taldeen bidez Jaurlaritzari eta Jaurlaritzakide bakoitzari Itaunak egin ahal izango dizkiete.
135.Atala
- Itaunak idatziz aurkeztu beharko dira Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean eta Eginpide-Agintaritzak bere politika-jokabidearen jakineko alderdi batzuetan dituen zioei edo xedeei buruzkoak izango dira.
- Mahaiak, aurkeztutako idazkiak aurreko atalean jartzen diren baldintzak betetzen al dituen egiaztatuko du. Ezezkotan, idazkiari bere bideak Erantzun-eske bait litzan eginarazi dakizkiola aginduko du,
- Itaunak Jaurlaritzari Legebiltzarreko Lehendakariaren bidez helaraziko zaizkio, argitaratzearen kaltetan gabe.
- Mahaiak era hutsezkoak izan eta, horregatik, hoie-tzazko idazkiei bere arauzko bideak eginarazteko eragozpen liratekeen akatsak zuzentzea ontzat emango du.
136.Atala
- Itauna, argitaratu eta hamabost egun igaro ondoren, Osoko Bilkurarako Gai-Zerrendan sartuko da.
- Itaunak Taldeko Legebiltzarkide-bosteko bakoitzari edo ondarrari itauna izendatuz ateratzen direnez, Bilkuraldi haretan baliatu gabeko Legebiltzar-Taldeei lehentasuna emanez sartuko dira Gai-Zerrendan. Irizpide horren kaltetan gabe, aurkezpenaren lehentasunarena erabiliko da.
- Bilkuraldi bat bukatu ondoren, azterkizun gelditutako Itaunei bilkurarteko aldian erantzuna idatziz eman beharreko Erantzuneske gisa eginaraziko zaizkie bere bideak. Esandako arau hori ez da Itaun egileak edo egileek bilkuraldia bukatu baino lehen Itauna dela sendetsi dezatenean erabiliko; hori gertatuz gero, hurrengo bilkuraldiko lehenengo Osoko Bilkuran bere bideak aurreko ataletan jarritako arauei atxikiz eginaraziko zaizkie.
137.Atala
Itaunak Osoko Bilkuraren aurrean egiteratuko dira Itaun egileari adierazpen-Txanda bat, Jaurlaritzari erantzuna, eta bakoitzari ihardespen-txanda bana dagozkiela. Lehenengo hitzaldiek ezingo dute hamar minututatik gorakoak izan, eta ez erantzutezkoak bost minutu baino luzeagoak ere.
138.Atala
- Ezein Itaunek, Legebiltzarrak bere jarrera adierazi dezaneko aitzin-adierazpena ekar dezake.
- Itaun-egileak bere Taldearen bidez edo Taldeak berak Itauna Osoko Bilkuran egin eta ondorengo berrogeita zortzi orduren barruan aurkeztu beharko du lehenengo zatiak aipatzen duen aitzi-adierazpena. Aitzi-adierazpena Mahaiak onartu ondoren, hurrengo Osoko Bilkurarako Gai-Zerrendan sartuko da, Bilkura hasi baino sei ordu lehenagorarte zuzenketaeskeak aurkeztu daitezkeela. Mahaiak, aitziadierazpena Itaunari egoki-tzen zaiona baldin bada, onartu egingo du.
- Eztabaidaketa eta boto-emanketa, Legez besteko Saloentzako ezarritakoaren arauera egingo dira.
139.Atala
Bilkura bereko Gai-Zerrendan ezingo da Legebiltzar-Talde bakoitzeko bi Itaunetatik gora sartu.
140.Atala
Legebiltzarkideek Jaurlaritzari eta Jaurlaritzakide bakoi-tzari erantzun-eskeak egin ahal izango dizkiete.
141.Atala
- Erantzun-eskeak idatzita aurkeztu beharko zaizkio Legebiltzarreko Mahaiari. Hitzezko erantzuna nahi dedinean, idazkiak ezingo du gai bakar bati buruzkoa baino izan, bere sailean eta hertsi-hertsiki gertakari bati, egoera bati edo argipide bati buruzko galdera eginez, Jaurlaritzak arazo bati buruz neurriren bat hartu duenari edo hartuko duenari buruzkoa, edo Jaurlaritzak Legebiltzarrari zerbaiti buruzko agiripaperen bat bidali edo argipideak emango ote dizkionari buruzkoa.
- Ez da egiten duenari berari baino ez doakion Erantzun-eskerik onartuko.
- Mahaiak idazkiak atal honetan jarritako baldintzak betetzen al dituen egiaztatu eta, baiezkotan berehala Jaurlaritzari eskuetaratu dakiola aginduko du.
142.Atala
Zehaztapenik ezean, Erantzun-eskea egiten duenak idatzizko erantzuna nahi duela ulertuko da, eta hitzezko erantzuna nahi dela zehaztu ez bada, erantzun hori dagokion Batzordean ematekotzat joko da.
143.Atala
- Hoiekiko erantzuna Osoko Bilkuran ematea nahi deneko Erantzun-eskeak deia iragarri baino zortzi egun lehenago aurkeztu beharko dira.
- Erantzun-eskeak Gai-Zerrendan sartuko dira, bilkuraldi bereko Osoko Bilkuretan oraindik Erantzun-eskerik egin gabeko Legebiltzarkideek aurkeztutakoei lehentasuna emanez. Irizpide horren kaltetan gabe, Lehendakariak, Talde-buru-Batzordearekin bat datorrela, Osoko Bilkura bakoitzeko Gai-Zerrendan sartuko diren Erantzun-eskeen zenbatekoa eta Talde bakoitzeko Legebiltzarkideen arteango banaketa-irizpideak ezarriko ditu.
- Legebiltzarkideak bere Erantzun-eskea soilik egin ondoren Jaurlaritzak erantzungo du. Gero Legebiltzarkideak eskuhartu ahal izango du, ihardesteko edo Erantzun-eskea berritzeko, eta Jaurlaritzak berriz eskuhartu ondoren, eztabai-daketa bukatuta geldituko da. Eskuhartze-aldiak Lehendakariak banatuko ditu eskuhartzaileen artean, Erantzun-eske batentzako denbora behin ere bost minututatik gorakoa ezin izan daitekeela. Eskuhartze batentzako denbora bukatu ondoren, Lehendakariak, besterik gabe, ondoren esku-hartu behar duenari hizpidea emango dio, edo hurrengo gaira igaroko.
- Jaurlaritzak behingorako eta Erantzuneske bakoitzari buruz; hurrengo Osoko Bilkurako Gai-Zerrendarako atzeratu dedineko eskea egin ahal izango du. Horrelakoetan ez, beste guztietan, aurkeztu bai baina Gai-Zerrendan sartu gabeko Erantzun-eskeak, eta sartu bai, baina bere bideak egin gabeak, hurrengo Osoko Bilkurarako eutsi nahi bazaie, berriztu egin beharko dira.
144.Atala
Behin-behingoagatik eta Presakoa delako, Legebiltzarreko Lehendakariak, Taldeburu-Batzordearekin elkar hartuta, eta Jaurlaritzari entzun ondoren, aurreko atalean eskatzen den aintzintasunik gabe aurkeztutako Erantzuneskea Osoko Bilkurako Gai-Zerrendan sartu dedila erabaki ahal izango du.
Horren kaltetan gabe eta nolanahi ere, Erantzun-eskea Osoko Bilkura hori hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago aurkeztu beharko da. Presako Erantzun-eskeak, horrelako direneko zermugapena egin ondoren, esandako Osoko Bilkuran egon daitezen beste guztiekiko erabateko lehentasuna izango dute.
145.Atala
- Haiekiko erantzuna Batzordean hitzez jaso nahi dedineko Erantzun-eskeak, Jaurlari tzari jakinarazi eta zazpi egun igaro ondoren, Gai-Zerrendan sartzeko moduan egongo dira.
- Erantzun-eske hoiei 143garren atalean agindutakoaren arauerako bideak eginaraziko zaizkie, erantzuna emateko Sailburuordeak agertu daitezkeela.
- Bilkuraldi bat bukatutakoan, erantzuki zun gelditutako Erantzun-eskeei Bilkurarte-aldian idatziz erantzutekoak bait liraneko bideak eginaraziko zaizkie.
146.Atala
- Erantzun-eskeekiko idatzizko erantzunak, Jaurlaritzari jakinarazi eta hogei egunen barruan egin beharko dira.
- Jaurlaritzak erantzuna epe horren barruan bidaltzen ez badu, Lehendakariak, Erantzun-eskea egin duenak eskatuta, dagokion Batzordearen hurrengo bilkurako Gai Zerrendan sartu dedila aginduko du; hor hitzezko Erantzun-eske gisa erabiliko da, Jaurlaritzari erabaki horren berri emanez.
147.Atala
Osoko Bilkura egin dedineko aste bakoitzean ordubete bat emango zaie, agitz, Erantzun-eske, Itaun eta hoiei darizkien aitziadierazpenei.
148.Atala
- Legebiltzarreko Mahaiak ba du gai bati berari edo elkarri datxezkon gaiei buruz Gai-Zerrendan sartuta dauden Itaun edo Erantzun-eskeak elkarri erantsi eta batera eztabaidatu daitezela agintzeko eskua.
- Mahaiak, Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, bilkuraldi berean aztertutako beste Itaun, Erantzun-eske edo Legez besteko Saloren baten errepikagarri izan daitezkeen Itaun edo Erantzun-eskeak bere bideak egiteko onargarri ez direnekotzat jo ahal izango ditu.
149.Atala
Legebiltzarrak, Jaurlaritza Jaurlaritza-Legearen 52garren atalean jartzen den esku-emateaz baliatzeari buruzko Legebiltzarzaingoa, atal horretan zehazten den moduan eta Araudi honen 119garren atalean jartzen diren biderapen-arauei atxikiz egingo du.
I SAILA. - USTEON-ESKABIDEAZ A
150.Atala
Jaurlaritzako Lehendakariak, Jaurlaritzak aztertu ondoren, bere egitasmoari edo Guztizko politikaren adierazpen bati buruzko usteoneskabidea egin diezaioke Legebiltzarrari.
151.Atala
- Usteon-eskabidea arrazoiak ematen direneko idazkiz aurkeztuko dio Legebiltzarrari, Jaurlaritza-Batzarraren horre-tzazko egiaztapen-agiria aldean daramala.
- Mahaiak, idazkia bere bideak egin ditzan onartu ondoren, Taldeburu-Batzordea jakitun jarri eta Osoko Bilkurarako deia egingo du.
- Honako hauek izango dira eztabaidaketarako arauak:
- Jaurlaritzako Lehendakariak, denborazko mugarik gabe, Osoko Bilkuraren aurrera dakarren usteon-eskea adieraziko du.
- Hitzaldi hori bukatu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Bilkura hogeita lau ordu baino gehiago gabeko aldirako geldiaraztea erabaki ahal izango du. Erabaki hori hartu ezik edo esandako aldi hori igaro ondoren, Legebiltzar-Talde bakoitza-ren izeneko batek eskuhartuko du, hogeitamar minututan gehienera.
- Jaurlaritzako Lehendakariak eta Jaurlaritzakideek eskatutako aldioro hitz egin ahal izango dute. Taldeen izenekoei banaka erantzun diezaietenean, hoiek hamar minututako ihardespena egiteko eskubidea izango dute. Taldeen izenekoei batean erantzun diezaietenean, Talde bakoitzak hamar minututako ihardespena egiteko eskubidea izango du.
- Eztabaidaketa bukatu ondoren, usteoneskabidea bototara jarriko da.
- Usteona, emandako botoen gehiengo soila atera dezanean, emandakotzat joko da.
152.Atala
Legebiltzarrak Jaurlaritzako Lehendakariari bere usteona ukatzen badio, horrek bere tokia utzi eta Lehendakari berria izendatuko da, Araudi honen 127garren atalak eta ondorengoek diotenaren arauera.
153.Atala
- Legebiltzarrak, gaitzespen-adierazpena onartuz eska diezaioke Jaurlaritzari bere politikarekiko erantzukizuna.
- Gaitzespen-adierazpenaren saloa Legebiltzarkideen seirenak gutxienez egin beharko dio Mahaiari eta bere J aurtze-Egitasmoaren alderdirik nagusienak agertu beharko dituen Jaurlaritzako Lehendakarigai baten izena beharko du berebaitan.
154.Atala
- Mahaiak, gaitzespen-adierazpenak aurreko atalean zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bere bideak eginarazteko onartu eta Jaurlaritzako Lehendakariari eta Legegiltzar-Taldeetako Taldeburuei hori aurkeztu izanaren berri emango die.
- Gaitzespen-adierazpena aurkeztu eta hurrengo bi egunetako epearen barruan, hoien ordezko beste adierazpenak aurkeztu ahal izango dira; hoiek, aurreko atalaren 2. zatian zehaztutako baldintzak berak bete beharko dituzte, eta aurreko atalean aipatutako onartze-bide guztiak dagozkie.
155.Atala
- Eztabaidaketa, gaitzespen-adierazpena izenpetu duten Legebiltzarkideetako batek larogeitamar minututatik gora gabeko aldian haren aldezpena eginez hasiko da. Ondoren, eta denbora berdinez, gaitzespen adierazpenean Lehendakari-gai gisa aurkeztu takoak hitz egin ahal izango du, eratuko lukeen Jaurlaritzaren politika-egitasmoa agertzeko.
- Esandako eskuhartze hoiek bukatu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Bil kura hogeita lau ordu baino gehiago gabeko aldirako geldiaraztea erabaki ahal izango du. Epe hori bukatu ondoren, eskatu dezaten Legebiltzar-Talde bakoitzaren izeneko banak eskuhartu ahal izango dute, hogeitamar minu tutatik gora gabeko aldian. Eskuhartzaile guz tiek hamar minututako ihardespen-txanda baterako eskubidea dute.
- Gaitzespen-eskabide bat baino gehiago aurkeztu izan balira, Legebiltzarreko Lehenda kariak, Mahaiari eta Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, Gai-Zerrendan sartutako guztiak batera eztabaidatu daitezela agindu ahal izango du, baina bototara banaka jarriko dira, aurkezpenaren arauerako hurrenkeraz.
- Gaitzespen-adierazpena ezingo da Legebiltzarrean aurkeztu eta gutxienez bost egun igaro ondoren baino bototara jarri.
- Gaitzespen-adierazpen baten onarpenak, nolanahi ere, Legebiltzarkide guztien erabateko gehiengoaren aldezko botoa beharko du.
- Gaitzespen-eske bat onartuko balitz, aurkeztutako gainontzekoak ez lirateke bototara jarriko.
156.Atala
Gaitzespen-adierazpena Legebiltzarkideen erabateko ge-hiengoz onartzen ez bada, hura izenpetu dutenek ezingo dute urte bereko bi bilkura-aldietan besterik aurkeztu.
157.Atala
Legebiltzarrak Gaitzespen-adierazpen bat onartzen badu, Lehendakariak bere tokia utzi eta gaitzespen-adierazpeneango Lehendakarigaia Legebiltzarrak, Erregek izendatu dezan, hauta-tutakotzat joko da.
158.Atala
- Eusko Legebiltzarrak Lehenengo Lehendakariordeari ere esku-ematez beretzakotutako agintzeegatikako erantzukizuna eskatu ahal izango dio. Horrelakoetan, hautagai baten saloa ez da beharrezkoa izango, gaitzespenadierazpena irabazle atera dedin Legebiltzarraren erabateko gehiengoa beharrezko dela. Hori gertatuz gero, Lehendakariari bere tokiarekiko utzipena aurkeztuko dio, horrek bere ordezkoa izendatu dezan
- Era berean, Sailbuiu baten bere agintealorre ango artezko erantzukizuna ere haztatu ahal izango da, gaitzespen-adierazpen bat onartuz, aurreko zatian ohartemandako betekizun eta ondorio berekin.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








