Gu ezagutzeko.Araudia
III IDAZPURUA. - LEGEBILTZAR-TALDEEZ
19.Atala
Legebiltzar-Taldeek gutxienez bost kide izan beharko dituzte. Legebiltzar-Talde bat eratzeko aurreko lerroaldiak eska-tzen duen gutxienezko zenbatekora iritsi ez eta beste Talderen batekin bat egitea edo Talderen bati atxikitzea erabaki ez dezaten politika-erakunde, talde, Batasun edo alderdietako Legebiltzarki-deek Askotariko Taldea osatu ahal izango dute; horrek gainon-tzeko Legebiltzar-Taldeek bezalaxe eskuhartuko du Legebiltza-rraren ihardunean. Hauteskundetara politika-erakunde, talde, elkarte edo Al-derdi bateko kide gisa aurkeztutakoek ezingo dute Legebiltzarki-de-Talde bat baino gehiago osatu, ez Talde berezitan banatu ere. Legebiltzar-Taldeek Taldeburu bat eta horren ordezko bat edo batzuk hautatuko dituzte. Mahaiari Taldearen izena, Talde-buruarena eta horren ordezkoena eta taldekide guztien izenen zerrenda jakinaraziko dizkiote. Adierazpen hori, Legebiltzarraren eratze-bilkurako egunaren hurrengo bosten barruan egin beharko da.
20.Atala
- Bilkuraldi bakoitzeko lehenengo bost egunetan, Lege-biltzarreko Lehendakariari nahi hori adierazi diezaioten Lege-biltzarkideek Legebiltzar-Talde berezitan sartu ahal izango dute, taldekide nahiz erantsitako gisa. Idazki horrek Legebiltzarkidea hari atxiki nahi zaion Taldeko Taldeburuaren ontzat ematea izan beharko du.
- Taldekideren bat edo batzuk atera izanaren ondorioz Askotarikoaz beste Talderen batek aurreko atalaren lehenengo zatiak jartzen dituen baldintzak bete ez ditzanean, Legebiltzar-Talde gisa jarraituko du legegintza-aldi osoan, hasierako talde-kideen erabateko gehiengoak bertan iraun dezanaren baldintza-pean.
- Edozergatik, eta aurreko 1. zatian ohartemandakoa salbu, Talde bateko izateari utzi diezaion Legebiltzarkidea, berez eta besterik gabe Askotariko Taldean sartuta geldituko da hori gertatu dedineko Bilkure-aldiak diraueno. Talde horretako Talde-buruak hori Legebiltzar-Mahaiari jakinaraziko dio.
- Askotariko Taldeak bere auniztasunaren adierazpide izan dedin barne-araudia izango du jaurpide, hori onartzerakoan eta aldatzerakoan Mahaiari jakinarazi behar diola.
21.Atala
- Legebiltzarrak Legebiltzar-Taldeei beharrezko toki eta gauzazko eskuarteak eskuratuko dizkie eta, bere Diruegitamua-ren pentzutan, Taldeen kide-zenbatekoa kontutan hartuz zehaztuko den diruzko laguntza izendatuko eta, gainera, Legebiltzar Talde guztientzat berdina izango den jakineko osagarria.
- Taldeek, aurreko zatiak aipatzen duen dirula guntzaren berarizko kontuak eraman beharko dituzte, eta kontu hoiek VI Batzordeari (Presako Legegintza, Araudia eta Jaurpideak) aurkeztu beharko dizkiote horrek eskatu diezaien guztietan.
- Legebiltzarreko Lehendakariak, Mahaiarekin elkar hartuta eta Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, Araudiz ohartemanda bezala eratu ez edo bere egitekoei etengabe huts egin diezaieten Legebiltzar-Taldeei atal honen lehenengo zatian jarritako dirulaguntza geldiaraztea edo galeraztea erabaki ahal izango du.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








