Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Gu ezagutzeko.Antolakuntza

Edukira joan

Jaurlaritzaren kontrola eta sustapena

Autonomi Estatutuak erabakitzen du Eusko Legebiltzarrak kontrolatzen eta sustatzen duela Eusko Jaurlaritzaren iharduna, eta manu hau Legebiltzarraren Araudiak irudi ezberdinen bidez garatzen du:


Sustapen-funtzioa

Honetan sartzen dira legebiltzar-ekimen guztiak, Jaurlaritzaren egitaraua finkatzea eta horren garapenari akio egitea xede dutenak:

Lehendakaria hautatzea
Gobernu-programa bat aurrera eramateko uste on politikoa hautagai bati ematea esan nahi du.
Politika orokorrari buruzko eztabaidak edo gai bakarrari buruzkoak.
Lehen bilkura-aldian (hau da, irailean hasten denekoan) egiten den lehen osoko bilkura Jaurlaritzako lehendakariak egiten duen politika orokorreko adierazpenari buruzko eztabaidarako izaten da. Baita ere, egin daitezke, Jaurlaritzak nahiz legebiltzarkideek eskatuta, bakoitzean gai zehatz bakarrari buruzko osoko bilkurak.
Jaurlaritzaren komunikazioei buruzko eztabaidak.
Lege izango ez den testu bat Exekutiboak aurkeztu ondoren, eztabaidari ekiten zaio, eta honen amaieran Legebiltzarraren iritzia agertzen duten ebazpenak onartzen dira.
Legez besteko proposamenak.
Kasu honetan, Legebiltzar Talde bat edo gehiago izaten dira lege-izaerarik gabeko proposamena aurkezten dutenak, Legebiltzarrak gai jakin bati buruz bere jarrera har dezan. Ekimen horri zuzenketak aurkez dakizkioke behin betiko onetsi edo ezetsi aurretik.

Kontrol-funtzioa

Apartatu honetan ihardunbide ezberdinak sartzen dira, hona nola, Jaurlaritzari uste on politikoa kentzetik hasi eta batik bat informazioa ematekoak direnetarainokoak:

Zentsura-mozioa eta konfidantza-mozioa.
Legebiltzarrak eztabaida dezake Jaurlaritzari eman zion konfidantza erretiratu ala ez. Eztabaida Jaurlaritzako lehendakariaren eskariz egiten bada, "konfidantza-arazoa" da; alderantziz, berriz, eztabaida legebiltzarkideek eskatzen badute, "mozio-zentsura" da. Legebiltzarrak konfidantza ukatuz gero, Jaurlaritzako lehendakariak dimisioa aurkeztu behar du.
Interpelazioak eta galderak.
Bi ekimen-modu hauen bidez, legebiltzarkideei interesgarri iruditzen zaien gairen bati buruzko galderak egiten zaizkio Jaurlaritzari. Interpelazioak gai garrantzitsuagotarako izaten dira, eta, honen amaieran, interpelazio-egileak mozioa (legez besteko proposamenaren antzeko ekimena) aurkez dezake.
Agerraldiak eta informazio-eskeak.
Legebiltzarkideek behar dituzten datuak eta informazioak Jaurlaritzari eska diezazkieke, Exekutiboko kideak bertara etorriaraziz, zein idatzizko dokumentazioa bidaliz.

© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Legebiltzarreko Lehendakariaren gunea
Biktimak
MediaWebgunea