Herri-Arduralaritzetatik burujabe da. Artezpideak, Legebiltzarrak ematen dizkio, eta Autonomia-Estatutoak artez ohartemandako herri-erakundeda.
Bere xede nagusia da herritarrak agintari eta agintaritzen gehiegikerietatik eta Euskal Herri Administrazioaren utzikerietatik babestea.
Arartekoaren izendapena egiteko, Legebiltzarkideen hiru bostenen gehiengoa behar da eta bost urterako izendatzen da.
Bere egoitza Gasteizko Prado kalea 9an kokatuta dago. Erakunde honekin harremanetan jarri nahi izanez gero hauetako edozein bulegotara jo dezakegu: Gasteiz (Prado Kalea, 9 zk., tfnoa.: +34 945 135 118); Bilboko ordezkaritza (Alameda Mazarredo, 15 zk. 5. solairua, tfnoa.: +34 944 234 409); Donostiako ordezkaritza (Askatasunaren hiribidea, 26 zk. 4. solairua, tfnoa.: +34 943 420 888).
|
Euskadiko Autonomi Erkidegoko berenezko organoa da eta Eusko Legebiltzarraren menpean dago. Honen agindupean betetzen ditu bere betebeharrak Autonomi Erkidegoko esparruan.
Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Euskal sektore publikoaren ekonomi-finantza eta kontularitzako ekintzen organo fiskaltzaile gorena da, eta Eusko Legebiltzarraren ordezkotza eginez, Euskadiko Autonomi Erkidegoan bere eginbeharretan aritzen da.
Legebiltzarraren Osoko Bilkurak erabateko gehiengoz sei urterako hautatutako zazpi kidek osatzen dute.
Bere behin behineko egoitza Eusko Legebiltzarreko egoitzatik kanpo dago, eta harremanetan jartzeko helbide honetara jo dezakegu: Gasteiz, Arka kalea, 2 zk. , tfnoa: +34 945 143 060.
|