Lehendakaritza.Lehendakaritza
Arantza Quiroga Cia
Ohore handia da niretzat Eusko Legebiltzarreko lehendakaria izatea IX. Legealdian.
Hiritarrek hautatutako 75 legebiltzarkideek, hainbat alderdiren ordezkari izan arren, nahikunde bera dugu: euskal gizartearen zerbitzura jardutea.
Guztien lehendakaria nahi dut izan, aniztasuna errespetatuaz eta batzen gaituena azpimarratuaz banatzen gaituenaren gainetik. Izan ere, 11 urtean legebiltzarkide izan ondoren, ezagutzen dut erakunde hau non lanean aritu bainaiz gogor eta ilusioz beterik eta, gainera, neure buruz ezagutu dudanez, posible baita akordioetara heltzea oso formazio desberdinen artean.
Euskaldun guztiekin nahi dut harremanetan egon, dituzten kezken berri jakin. Legebiltzarraren web-gunea, nire blogg-a bera, izango dira komunikazio etengabe, dinamiko eta interaktiborako bide, gehien ardura dieten gaiei buruz erantzun bat behar duten guztiekin.
Desio dut, behin legealdi hau amaitutakoan, herritarrek pentsatzea Legebiltzarra ezagutzen dutela, Euskadiko Ganbera honek euren arazoak bere egin dituela eta konpontzen ere saiatu dela.
Horra daukadan erronkarik handiena baina baita konpromisorik handiena ere.
