Gu ezagutzeko.Egoitza
Kokalekua
Eusko Legebiltzarra Vitoria-Gasteizen dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburuan, hiriaren erdialdean. Bi etxe ditu: bata legebiltzar-etxea da eta bestea administrazio-zerbitzuen etxea. Lehena eraikin neoklasikoa da, lau angelukoa, XIX. mendearen erdi aldera eraikia, hareharriz egina eta bi solairutan egituratua. Florida parkean dago Andra Maria Zuriaren plazaren ondoan. Etxe horren barruan daude legebiltzar-taldeen bulegoak, osoko bilkuren aretoa, batzordeen aretoak eta Legebiltzarreko organoek erabiltzen dituzten gainerako bulegoak.
Administrazio-etxea legebiltzar-etxearen aurrean dago eta eraikin modernoagoa da, nahiz eta etxea eraberritu eta bulegoak prestatzerakoan lehengo fatxedei eutsi zaien. Etxe horren barruan legebiltzarkideek ari dira lanean baliatzen dituzten zerbitzu teknikoak.
