Gu ezagutzeko.Autonomi Estatutua
Edukira joan
III. BURUA - HAZIENDA ETA ONDAREA
40. artikulua
Berari dagozkion eginbehar eta finantziaketak egokienik buru ditzan Euskal Herriak bere Hazienda Autonomoa izango du.
41. artikulua
- Estatu eta Euskal Herriaren arteko zerga mailako harremanak, aintzinako erara, Kontzertu ekonomiko eta Komenio sistemaz erregulatuak izango dira.
- Kontzertu Erregimenaren edukiak ondoko printzipio eta oinarriak errespetatuko
ditu eta beroriei egokituko zaie:
- Herrialde Historikoetako instituzio bidezkoek, bere esparruan, zerga erregimena mantendu, ezarri eta erregulatu ahal izango dute, Estatuaren egitura orokor inpositiboari, kontzertu berean Estatuarekin koordinazio, fiskal armonizazio eta kolaborazioa izateko agertzen diren arauei eta Komunitate Autonomoaren barruan helburu berdinak lortzeko euskal Biltzarreak diktatuko dituenei kasu eginez. Kontzertua Legez onartuko da.
- Zerga guztien exakzio, gestio, likidazio, bilketa eta inspekzioa, Aduanen Errentan sartzen direnak eta gaurregun Monopolio Fiskalen bidez biltzen direnak izan ezik, Herrialde Historiko bakoitzean, bertako Diputazio Foralek egingo dute, guztiori Estatuarekin behar den kolaborazioaren eta beronen goi-goiko inspekzioaren kaltetan izan gabe.
- Herrialde Historikoetako erakunde konpetenteek gisako akordioak hartuko dituzte Estatuak lurralde komunari aplikatzea erabakiko dituen exzepzio eta koiuntural jitezko arau fiskalak bakoitzak bere lurraldean aplika ditzan, haietan hainbat denbora egingo dutelarik zutik hemengoetan.
- Euskal Herriak Estatuari egingo dion aportazioa kopuru oso bat izango da, eta komunitate autonomoak bere gain hartzen ez dituen Estatuak hartutako kargen kontribuzio gisa lurralde bakoitzak emandako kopuruez osatuko da.
- Aipaturiko kopuru osoa osatzen duten lurralde bakoitzari dagozkion kopuruak izendatzeko eta erabakitzen diren epeetan berritzeko, batzorde mixto bat osatuko da, zein alde batetik Diputazio Foral bakoitzeko ordezkari batez eta Euskal Gobernuko beste hainbestez eta, bestetik, Estatu Administrazioko beste hainbeste ordezkariz osatuko baita. Honela ematea erabakiko den kopurua Legez onartua izango da Kontzertuan seinalatuko den aldioro, urtekal gaurkotu daitekeelarik Kontzertuan seinalatuko den prozeduraz.
- 138. eta 156. artikuluetan aipatzen den solidaritate printzipioaren arauera aplikatuko da Kontzertu erregimena.
42. artikulua
Euskal Herriko Hazienda Orokorraren sarrerak honela izango dira:
- Herrialde Historikoak Euskal Herriko presupostu gastuetarako egindako kontribuzioaren adierazgarri bezala Diputazio Foralek emandako emaitzak. Euskal Biltzarreko lege batek erabakiko ditu banaketa berdintasunerako irizpide eta Herrialde Historiko bakoitzaren aportazioak erabaki eta emateko erabiliko den prozedura.
- Euskal Biltzarreak erabakiko dituen Komununitate Autonomoaren zerga propioen etekinak, Komunitate Autonomoen finantzaketaz Konstituzioko 157. artikuluan eta Lege Organikoan esaten denaren arauera.
- Territorioen arteko Konpentsazio Fondotik egindako transferentziak eta Estatuko presupostu orokorren kargura eta kontura beste zenbait emaitza.
- Bere patrimoniotik sorturiko etekinak eta eskubide pribatuzko sarrerak.
- Kredito operazioen eta zor emisioen produktoa.
- Konstituzioan eta Estatuto honetan erabakitakoaren arauera antola daitekeen beste edozein sarrera.
43. artikulua
- Euskal Komunitate Autonomoaren jabegoarenak izango dira aurrerantzean Komunitate honek bere gain hartu dituen zerbitzu eta konpetentziekin zerikusirik duten Estatuaren edo eta beste organismo publikoen eskubideak eta ondasunak.
- Euskal Biltzarreak erabakiko du eskubide eta ondasun horien jabegoa edo erabilpena Euskal Herriko zein organori utziko zaion.
- Euskal Biltzarrearen lege batek erregulatuko du Euskal Herriko ondarearen administrazio, defentsa eta kontserbazioa.
44. artikulua
Euskal Herriko presupostu orokorrek bere barne hartuko dituzte aktibitate publiko orokorraren diru-sarrera eta gastuak; Euskal Gobernuak elaboratuko ditu eta Euskal Biltzarreak onartuko, berak ezartzen dituen arauen arauera .
45. artikulua
- Euskal Herriko Komunitate Autonomoak inbertsio gastuak finantzatzeko zor publikoaren agiriak eman ditzake.
- Emisioen kopurua eta ezaugarriak politika kreditiziaren antolaketa orokorraren arauerakoak izango dira eta Estatuaz kolaboratuz egingo.
- Emango dituen tituluak, ondorio guztietarako, fondo publiko bezala joko dira .











