Gu ezagutzeko.Autonomi Estatutua
Edukira joan
II. BURUA - EUSKAL HERRIKO BOTEREEZ
IV. KAPITULUA - LURRALDE HISTORIKOEN INSTITUZIOEI BURUZ
37. artikulua
- Herrialde Historikoen organo foralak horietako bakoitzaren erregimen juridiko propioaren arauera antolatuko dira.
- Estatuto honetan erabakitakoak ez darama berez Herrialde Historiko bakoitzaren erregimen foral bereziaren izaeraren eta erregimen pribatiboen konpetentzien edukiaren aldakuntzarik.
- Nolanahi ere, konpetentzia esklusiboak izango dituzte, bakoitzak
bere lurraldean, ondoko gai hauei dagokienez:
- Beren instituzio propioen antolamendu,erregimen eta ihardunbidea.
- Beren presupostuen prestaketa eta onarpena.
- Probintziako neurrien barruan dauden esparru supramunizipaleko lurraldeen mugaketa.
- Probintzia eta Udaletako ondasunen erregimena, nahiz daitezen publikoak edo patrimonialak, propioak edo komunalak.
- Udaletako hauteskunde erregimena.
- Estatuto honetan seinalatuko diren guztiak edo eta berorien eskutan utziko direnak.
- Beren esku izango dute, baita ere, beren lurralde barrutian, Euskal Biltzarreak zehaztutako gaien aurrerabidea eta burutzea.
- Lurralde Historikoen ordezkaritza organoak hautatzerakoan, hauteskunde orokor, lokabe, zuzen, sekreto eta proporziozko ordezkaritzazko irizpideak erabiliko dira, lurralde bakoitzeko zona guztien ordezkaritza egokia emango duten hauteskunde esparruak antolatuz.











