Gu ezagutzeko.Autonomi Estatutua
Edukira joan
II. BURUA - EUSKAL HERRIKO BOTEREEZ
II. KAPITULUA - EUSKAL GOBERNUA ETA LEHENDAKARIA
29. artikulua
Euskal Herriko funtzio exekutibo eta administratiboak bere eskutan dituen organo kolegiatua Euskal Gobernua da.
30. artikulua
Gobernuaren atribuzioak eta bere organizazioa, Lehendakari batengan eta Kontseilariengan oinarriturik, halaber beronen bazkideen Estatutoa, Biltzarreak erregulatuko ditu.
31. artikulua
- Euskal Gobernua bertan behera geratzen da Biltzarre nagusirako hauteskundeak egin ondoren, Biltzarreak bere konfidantza kentzen dionean, edota Lehendakaria hiltzen denean.
- Uzten duen Gobernua funtziotan jarraituko da harik eta Gobernu berriak kargu berria hartu arte.
32. artikulua
- Gobernuak gorputz bakar emango du bere egintzen erantzun politikoa Euskal Biltzarrearen aurrean, horretaz aparte bazkide bakoitzak bere gestioaren erantzukizun zuzena duelarik.
- Gobernuko Lehendakaria eta bazkideak, aginpidean dirauen bitartean, Komunitate Autonomoan egin delitoengatik, ezingo dira atxilotzerik eta gordetzerik izango, delito nabarien kasuan ez bada, hobenduri diren, preso hartu, auzitan sartu eta juzkatu behar diren ala ez erabakitzea Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenari dagokiolarik. Euskal Herriko barrutitik kanpora, beroriek izan dezaketen erantzukizun penala eskatu ahalko da Auzitegi Goreneko Penal Aretoan.
33. artikulua
- Gobernuko Lehendakaria Euskal Biltzarreak hautatuko du bere bazkideen artetik, Erregeak izendatuko duelarik.
- Lehendakariak hautatu eta bereziko ditu Gobernuko bazkideak, berauen ihardunbidea zuzenduz. Halaber, berak du Euskal Herriko ordezkaritza gorena eta Estatuaren ordezkaritza arrunta lurralde honetan.
- Euskal Biltzarraren lege batez erabakiko da lehendakaria hautatzeko modua, beraren atribuzioak, baita Gobernuaren eta Biltzarrearen harremanak ere.











