Legebiltzarreko organoak.Legebiltzar-taldeak
Eusko Legebiltzarra 75 legebiltzar kidek osatzen dute (lehenengo legealdian 60 izan ziren). Legebiltzarrak osaera paritarioa du, hau da, hiru lurralde historiko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ordezkari-kopuru bera dute. Hautaketa lurralde historiko bakoitzean egiten da, ordezkaritza proportzionaleko irizpidei jarraituta.
"Eserlekuak" zutabean islatzen da hauteskundeen ondoren Talde bakoitzak osatzen duen kideen kopurua. Legealdi bakoitzean zehar aldaketak izan dituztenek osakideen hasierako eta amaierako kopurua azaltzen dute. Koadro azpian azaltzen dira izandako aldaketak.
| Legebiltzar taldeak | Hautagaitzak | |||
|---|---|---|---|---|
| Izena | Siglak | Eserlekuak: Hasiera- Bukaera | Izena | Ikurra |
| Euzko Abertzaleak -Nacionalistas Vascos | NV | 30 | Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV) | ![]() |
| Socialistas Vascos- Euskal Sozialistak | SV | 25 | Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | ![]() |
| Popular Vasco-Euskal Talde Popularra | PV | 13 | Partido Popular (PP) | ![]() |
| Aralar | Aralar | 4 | Aralar (Aralar) | ![]() |
| Mistoa-Eusko Alkartasuna | Mistoa-EA | 1 | Eusko Alkartasuna (EA) | ![]() |
| Mistoa-Ezker Anitza-IU (*) | Mistoa-IU | 1 | Ezker Batua Berdeak (EB-B) | ![]() |
| Mistoa-UPyD | Mistoa-UPyD | 1 | Unión, Progreso y Democracia (UPyD) | ![]() |
(*) 2012ko urtarrilaren 31n Eusko Legebiltzarreko Mahaia jakitun geratu da Mistoa-Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak aurkeztutako idazkia dela eta. Idazki horretan, eskatzen da taldearen izen berria aurrerantzean 'Mistoa-Ezker Anitza-IU' izan dadila.








