Agenda.Egungoa
2008-09-10 10:30
Hezkuntza eta Kultura Batzordea
Gai-zerrenda:
- Lanbide Hastapenako Langileen Elkarteko ordezkarien agerraldia, Euskal Sozialistak taldeko M.ª Isabel Celaá Diéguez legebiltzarkideak egindako eskaria aintzat hartuz eta batzordeak eskatuta, azaldu dezaten zer egoeratan dauden,z er proposatzen duten eta nola eragingo dien EAEn hasierako lanbide-prestakuntzako programak arautuko dituen agindu berriko zenbait alderdi onartzeak. (08\10\06\03\0314)
- Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen agerraldia, Ezker
Abertzalea taldeko Itziar Basterrika Unanue legebiltzarkideak egindako eskaria aintzat hartuz eta batzordeak eskatuta, lanbide-prestakuntzako programa arautuko duen agindu berriak irailean hasiko den 2008-2009 ikasturtean ikastetxeen funtzionamendu eta antolakuntzan eta haien langilerian zer eragin izango duen eta behar diren azalpenak eman ditzan. (08\10\06\03\0328)
- Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, hasierako lanbide-prestakuntzako programetan
izena emateko adinari buruzkoa. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketaren eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0561)
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master







